Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Malgudiko ipuinak

Malgudiko ipuinak

10,00

Narayanen kontakizunetan Txekhoven idazkeraren sinpletasuna eta umorea aurkituko ditugu. Faulknerrekin ere konparatu izan dute, herri xehearen bizitasunaren gorespena eta begirada maitekorra nabarmen dituelako.

 

Jende arruntak mundu aldakor batean egiten zuen bizimodu arruntari buruzko kontakizunak dira. Idazkera sinplea, arrandirik gabea eta argia da Narayanena.

 

Eguneroko bizitza du literatur gai, nahiz eta ipuin indiarretara eta folklorera jotzeari muzin egiten ez dion. Baina ez da exotismoaren bila ibiliko. Ez du behar. Eguneroko bizitza ere aski txundigarria izan daiteke.

 

Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.

R.K. Narayan

Bere ibilbidea ingelesez garatu zuen. XX. mendeko narratzaile indiar garrantzitsuenetakoa da, garaiko errealitate soziala maisuki islatzen zuen literatura xumeagatik ezaguna. Gainera, Narayanek iturri hindu mitologikoak bildu eta erabili zituen bere lanetarako. Bere lehen liburua Graham Greene idazlearen laguntzari esker argitaratu zuen. Hortik Malgudi hiri alegiazkoan, bere unibertso literarioaren erdigunean, kokatutako eleberriak argitaratzen hasi zen.

Faulknerrek Yoknapatawpha bezala, Narayanek Malgudi izeneko mikrokosmosa sortu zuen eta huraxe da haren idazlan gehienetako eszenatokia: Indiaren hegoaldeko hiri fiktizioa, bere baitan Indiako ezaugarri guztiak bildu bai, baina identitate propioa duena. Ez du gizartea gogor kritikatzen, onartu egiten du sistema soziala den bezala, nahiz eta arma fin eta indartsu baten bitartez, iradokimenaren bitartez alegia, oso begirada bereziz begiratzen dion gizarteari eta, oro har gizakiari. Ez du muturretara jotzen, gizarteko klase ertaineko jendea ageri da gehienbat eta ez da saiatzen Indiaren irudi exotikorik ematen atzerriko irakurleentzat, hala egiten baitute beste idazle indiar askok. Kritikoa ez baina bai sakona, elkar nahasian emango dizkigu komikotasuna eta tristezia, egundoko efektu berezia, propioa, ateratzen delarik konbinaketa horretatik, estilo apaindurarik gabekoa eta aldi berean dotorea.

Mikel Garmendiak, 2009ko urtarrilaren 30ean.

Itzultzailea

Joxe Mari Berasategi Zurutuza (Zegama, 1955). Ingeles eta Euskal Filologietan lizentziaduna. Irakasle aritu, eta euskara-teknikari izan zen ondoren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan. Arabako Foru Aldundian Euskara Zerbitzuaren buru ere bai. 2018an hartu zuen erretiroa, eta ordutik itzulpengintzan ari da buru-belarri.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

114

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-81-0

Argitaratze data

2008/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!