Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Puskak

Puskak

19,00

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil hurrenekin, euli matazak dantzan, Johnny eta Jenny, Jenny eta Johnny, amaren atun-latak eta tomate-poteak, sudur berria duen senar ohia, edan eta elkar larrutzeko geratzen diren señorak, herrixketatik ihesi doazen bandalo alegerak.

 

Umore zantarrez eta harridura dirdiratsuz blai dator Irene Pujadasen lehen liburua.

 

Itzultzailea: Amaia Apalauza.

Saila Etiketak: , ,

Irene Pujadas

Idazle katalana da. Branca aldizkari literarioko sortzaileetako bat dugu. Hau da bere lehen lana, zeinak Documenta saria (2020) eta Ciutat de Barcelona saria (2021) irabazi dituen. Hilda zauden edo ez zalantzan bazaude, hauxe da zure liburua.

Itzultzailea

Amaia Apalauza (Iruñea, 1979) Itzultzailea da. Euskal Filologian doktorea (EHU), Nafarroako euskaran aditua eta euskaltzain urgazlea da, baita EIZIEko zuzendaritzako kidea ere. Dovlatov, Ishiguro, Tokarczuk eta Le Guin euskaratu ditu, besteak beste. Izen ederra duten autoreak itzultzen ditu soilik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

170

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

ISBN 978-84-123796-7-9

Argitaratze data

2022/11/08

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!