/    /  Elmer  /  Elmer eta haizea

Elmer eta haizea

13,50

Oso egun haizetsua da eta Elmerrek eta haren lehengusu Wilburrek broma bat prestatu dute: Elmer haizeak eraman duela sinetsarazi nahi diete lagunei! Baina ez Elmerrek ez Wilburrek ez dakite zein indartsu izan daitekeen haizea. Eta ustekabe galanta hartuko dute…

 

Itzultzailea: Antton Olano Irurtia.

David McKee

Ingalaterrako Devon herrian hazi zen. Plymouth ArtCollege arte-eskolan ikasle zela, bere komiki-bandak egunkariei saltzen hasi zen. 1964az geroztik, haurrentzako liburu arrakastatsu ugari argitaratu zituen, besteak beste, KingRollo erregearen istorioak, zeinak britainiar telebistak, McKeeren laguntzaz, marrazki bizidun bihurtu baitzituen. Elmer bere komiki famatuena sortzeko, Paul Klee margolariaren lana izan zuen inspirazio iturri. Hans Christian Andersen saria irabazi zuen 2006an. David McKeek oso gogoko zuen bidaiatzea eta “gauzak esan gabe uzten dituzten” liburuak egitea. Arleseko bere etxean hil zen 2022an.

Elmer elefantea herrialde ezberdinetan ibili da, lagun ugari egin ditu, liburu izatetik jostailu, puzzle, panpina izatera ere pasatu da; baina, batez ere, egungo haur literaturako klasikoa dugu Elmer. Azalean bertan ikus daiteke nolakoa den, koadro koloredun elefantea; hots, surrealista, ezberdina, bitxia, aparta… eta horrelakoa da, hain zuzen, Elmer. McKeek elefanteen izaera eta kolore grisaren aurrean bestelakoa aurkezten digu, eta irudietan bertan tonua ere horrelakoa da.

Xabier Etxaniz Erlek, 2013ko urtarrilaren 20ean.

Itzultzailea

Antton Olano Irurtia (Eibar, 1963). Zenbait urtez euskara irakasle ibili ondoren, Itzulpen ikasketak egin zituen Martuteneko Itzultzaile Eskolan. 1992-2000 bitartean, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio-taldeko kide izan zen. Geroztik Katalunian bizi da, eta itzultzaile da bere kontura. Literatur itzultzaile gisa, liburu asko itzuli ditu haur eta gazteentzat, eta ezaguna da Literatura Unibertsala bilduman ere. Hain zuzen, bilduma horretako Ilargi harria obrarekin irabazi zuen 2009ko Euskadi Saria, eta sari horietako epaimahaikide ere izana da 2010ean.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

32

Neurria

20,5 x 24 zentimetro

ISBN

978-84-9109-291-9

Argitaratze data

2019/03/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!