Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Gertakizuna

Gertakizuna

Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean irudirik eta pentsamendurik gabeko zirrara bat sentitzen dut, hitzak bat-batean sentsazio bortitz bilakatu balira bezala. Era berean, La javanaise, J’ai la mémoire qui flanche edo garai hartan gogoko nuen beste edozein abesti halabeharrez entzuten dudanean, hunkitu egiten naiz.

 

Deskatalogatuta.

 

Itzultzailea: Joseba Urteaga.

Annie Ernaux

Lillebonnen, Itsas Senan jaio zen 1940an. Arrakasta komertziala eta kritikaren estimua uztartu dituen idazlea da: Renaudot saria (1984) eta Hizkuntza frantsesaren saria (2008) eskuratutakoa da, besteak beste. Autobiografia eta autofikzioa landu izan ditu. Letra modernoen irakasle ibili zen. Iritzi politikoak eta ikuspegi soziologiko jakin bat antzematen dira bere autofikzio obretan: arrazismoaren eta aporofobiaren kontra, klase eta generoen arteko berdintasunaren alde. 2022ko Literaturako Nobel Sariaren irabazlea ere bada.

Bere buruarekin izan nahi du zintzo eta leial. Norekin, bestela? Bakarrik gelditu baitzen, eta hori izan zen, ziur aski, gogorrena: abandonatuta utzi zuten lagunek, mutilak, lagun ustezkoek, intelektual aurrerakoiek, gizarte hipokritak. Pertsona batek lagundu zion, eta pagatuta, gainera. Parisko karrika hotz hartan abortatzeko zunda jarri zion P.R. andreak, “aingerutxo-sortzaileak”, Annie Ernaux-en hitzetan. Asmatu egiten baitu hitzekin Ernaux-ek, aingerutxo-sortzailea izango da abortatzen lagunduko dion emakumea, eta sakrifizioa, berriz, berak egindakoa. Eta esan dezagun, bidenabar, Joseba Urteaga itzultzaileak ere zintzo eta leial aukeratu dituela euskal ordainak bere itzulpen txukun honetan.

Mikel Garmendiak, 2004ko martxoaren 27an.

Itzultzailea

Joseba Urteaga. Igela argitaletxea sortu zuten hiru lagunetako bat izan zen, 1989an. Frantsesezko eta ingelesezko literaturaren ale garrantzitsuak ekarri izan ditu bildumara: Annie Ernaux, Truman Capote edo Henry Jamesen lanak itzuli ditu, esaterako.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

85

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-54-4

Argitaratze data

2003/11/24

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!